Gidak eta materiala
Ikasi, jardun eta markatu aldea: hemen aurkituko duzu ingurune garbiago eta iraunkorrago bati laguntzeko behar duzun guztia.
Zalantzak dituzu hondakin batzuk non utzi?
BIRZIKLAPP DESKARGATU ETA ZURE ZALANTZAK ARGITU.
Reciclapp-Birziklapp, gailu mugikorretarako aplikazio bat da, zure zalantzak argitzeko eta Nafarroako hondakinen birziklatzeari buruz gehiago jakiteko. Horren bidez, hondakin bakoitza zein edukiontzitan uzten den, garbiguneak non dauden, edukiontzi espezifiko batzuk (arropa, olioa, pilak, etab.), komunitateko konpostaje-eremuak eta tamaina handiko hondakinen bilketari buruzko informazioa jakin ahal izango duzu. Gainera, Nafarroako hondakinen norakoari buruz gehiago jakin ahal izango duzu, ikus-entzunezkoen eta zure mankomunitateko informazioaren bidez.
